miércoles, 11 de noviembre de 2015

Lagun bat (Haur kanta)_ Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin


Lagun bat (haur kanta) 
Bada gorroto dudan lagun bat

Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit
“esnatu egingo duzu berehala”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez" esaten diot gauero
"bihar ez dizut kasurik egingo bada".


Hitzak: Kirmen Uribe
Musika: Mikel Urdangarin.

Gizarte 1. Gaia: Unibertsoa



Ikasteko / Para estudiar: